Futbola eta saskibaloia izan dira protagonista azken asteburuan!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2022ko aza. 23a, 11:31

LEKeko aste honetako post-a.

Azken asteburu honetan futbolak eta saskibaloiak hartu dute protagonismoa.Hala nola, LH 3. eta 4. mailako ikasleek saskibaloiko topaketa ospatu zuten zapatuan, Musakolako kiroldegian eta Ointxe saskibaloi elkartearekin batera eraman genuen aurrera ekintza. LH 5. eta 6. mailako ikasleek berriz, futboleko bigarren eta azken jardunaldia ospatu zuten Mojategiko futbol eta errugbiko zelaietan. Biek ala biek, goiz atsegina pasatu zuten eta nahiz eta eguraldiak ez zuen asko lagundu, bertaratutako ikasleak gustora ibili ziren gustoko dituzten kirolak praktikatuz.  Hemen dituzue argazkiak ikusgai.

Asteburu honetan LH 1. eta 2. mailako ikasleen eta LEKE kirol egokituko taldearen txanda izango da. LH 1-2. mailako ikasleek ikasturteko Jolasheziko bigarren topaketa ospatuko dute Aramaioko frontoian. LEKE kirole gokituko taldekoak berriz, esgriman trebatuko dira. Hemen asteburu honetako ekintzen kartelak: JOLASHEZI TOPAKETA, LEKE KIROL EGOKITUA ESGRIMA.

LH 3. eta 4.mailako asteburu honetan atsedena izango dute eta datorren asteburuan saskibaloiko azken jardunaldia burutuko dute. LH 5. eta 6. mailako ikasleek ere atsedena izango dute asteburu honetan eta gaur, hilak 23, adin honetako ikasleentzat eskaladako sustapen jardueraren izen ematea zabalduko da ikastetxearen bitartez eta azaroak 30erarte izango da izen emate epea.

Azken asteetan Cazoo Baskoniako partidua ikusteko irteera antolatzen ibili gara buru belarri. Gaur joango gara partidua ikustera. Guztira 327 pertsona joango gara, ea ba partidu polit bat ikusteko aukera daukagun!

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak