Gaur izango da Cazoo Baskonia saskibaloi partidua ikusteko izena emateko azken eguna!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2022ko aza. 16a, 09:31

LEKeko aste honetako post-a.

Aurreko post-ean komentatu genuen moduan, LH 3-4 eta LH 5-6. mailako ikasleek atsedena izan dute asteburu honetan. Oraingoan, JOLASHEZI-ko LH 1-2. mailako ikasleen eta LEKE kirol egokituko ikasleen txanda izan zen. lehehengoek JOLASHEZI topaketa ospatu zuten eskoriatzako kiroldegian eta goiz atsegina pasatu zuten. Bigarrenak ordea, Zabolaineko  zalditegira bisita egin zuten eta oso gustora ibili ziren zaldiez inguratuta. Hemen dituzue argazkiak ikusgai.

Asteburu honetan eta izandako atsedenaren ondoren, LH 3-4. mailako ikasleak saskibaloiko topaketa izango dute musakolako kiroldegian,ekintza hau Ointxe saskibaloi elkarteraekin elkarlanean egingo dugu. LH 5-6. mailako ikasleek futboleko bigarren eta azken jardunaldia izango dute Mojategiko futbol zelaian eta Mondra futbol elkartearekin elkarlanean eramango dugu aurrera ekintza hau: LH 3-4 SASKIBALOI TOPAKETA eta LH 5-6 FUTBOLA AZKEN FASEA.

LH 3-4. mailako ikasleek saskibaloiko 2 jardunaldi edukiko dituzte eta LH 5-6.mailkao ikasleek, ikasturteko lehenengo sustapen jarduera (eskalada) probatzeko aukera izango dute abenduaren 3an,. Horretarako izen ematea zabalduko da datorren asteazkenean. JOLASHEZI-ko eta LEKE kirol egokituko ikasleek asteburu honetan atsedena izango dute.

Beste alde batetik, gogorarazten dizuegu gaur izango dela CAZOO BASKONIA-ko partidua ikusteko izena emateko azken eguna. Ikastetxeen bitartez jaso zenuten izena emateko informazio guztia, beraz, edozein zalantza izanez gero, zuen seme-alaben ikastetxeko eskola kiroleko arduradunarekin jar zaitezkete harremanetan. Izena ematen duzuenoi emango dizuegu ekintzaren inguruko informazio zehatzagoa aurrerago.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak