Santu Guztien zubiaren ondoren, bueltan dira LEKeko asteburuetako ekintzak!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2022ko aza. 3a, 09:40

LEKeko aste honetako post-a.

Pasa den zubiaren ondoren, bueltan dira LEKeko asteburuetako ekintzak. Aurreko astean komentatu bezala, LEKeko neska mutilek kirolez aldatu dute. LH 3-4 . mailako ikasleek ikasturteko lehenengo sustapen jardueraz gozatzeko aukera izango dute, eskaladaz alegia. Dakizuen moduan, izen ematea zabaldu genuen eta atzo izan zen ekintza honetan izena emateko azken eguna. Ikasle dexente apuntatu direnez, txandak egin ahala bidaliko dizuegu zein txandatan tokatu zaion zuen seme-alabari. LH 5. eta 6. mailakoak futbolarekin hasi dira aste honetan eta zapatuan ere futboleko txapelketarekin disfrutatzeko aukera izango dute Aretxabaletako IBARRA futbol zelaian. Hemen daukazue asteburu honetako ekintzen kartelak:   ESKALADA LH 3-4 eta FUTBOL TXAPELKETA LH 5-6

Beste alde batetik, azaroaren 23an LEKeko lehenengo ekintza berezia burutuko dugu, Cazoo Baskonia-Zalgiris Kaunas saskibaloi partidua ikustera joateko antolaketa lanetan hasi gara. Horretarako datorren astean, azaroaren 9an, mezu bat jasoko duzue familia guztiek eta bertan, ekintza honetan parte hartzeko jakin beharreko informazio guztia helaraziko zaizue.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak