Gaur zabalduko da LHko 3. eta 4. mailako ikasleentzako eskaladako izen ematea!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2022ko urr. 26a, 08:38

LEKeko aste honetako post-a.

Asteburu honetan  jarraipena eman diegu LEKeko zapatuetako ekintzei. Alde batetik, LH 3. eta 4. mailako ikasleek errugbiko jardunaldia izan zuten Mojategin eta bestetik, LH 5. eta 6. mailako ikasleek eskubaloiko txapelketaren bigarren eta azken jardunaldiari ekin zioten. Ekintzetan parte hartu zuten ikasleek asko gozatu zuten eta goiz atsegina pasatu zuten astean zehar landutako kirolak ingurune ezberdin batean praktikan jartzen. Hemen dituzue ikugai zapatuko ekintzen argazkiak.

Asteburu honetan zubia daukagunez, ez da zapatuko ekintzarik egongo. Hurrengo astean aldiz, azaroaren 5ean, LH 3. eta 4. mailako ikasleek LEKeko ikasturteko lehenengo sustapen jarduera egiteko aukera izango dute, eskalada ikastaroa hain zuzen ere. Ekintza honetarako izen ematea gaur zabalduko da ikastetxeen bitartez eta LH 3. eta 4. mailako ikasle guztiei dago zuzenduta. Izena emateko azken eguna azaroaren 2a izango da. LH 5. eta 6. mailakoak futbolarekin hasiko dira eta azaroaren 5ean futboleko lehen jardunaldia izango dute Ibarra futbol zelaian.

Beste alde batetik, urriaren 30ean, igandean, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian Gipuzkoako eskalada boulder txapelketa gauzatuko da. 2006-2011. urte bitartean jaiotakoak  daukate bertan parte hartzeko aukera. Hemen daukazue txapelketako kartela.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak