Giro onean hasi dira LEKeko zapatuetako ekintzak!

LEKeko aste honetako post-a

Asteburu honetan  eman diegu hasiera LEK-eko zapatuetako ekintzei. Alde batetik, LH 3. eta 4. mailako ikasleek errugbiko topaketa izan zuten mojategin. Bestetik, LH 5. eta 6. mailako ikasleek eskubaloiko txapelketari eman zioten hasiera. Jakitun gara, zapatuan, bailara mailan beste hainbat ekintza egon zirela eta nahiz eta partaidetza haundiagoa espero genuen, pozik gaude ekintzetara berataratutako ikasle kopuruarekin. Ekintzetan parte hartu zuten ikasleek asko gozatu zuten eta goiz atsegina pasatu zuten astean zehar landutako kirolak ingurune ezberdin batean praktikan jartzen. Hem dituzue ikugai zapatuko ekintze argazkiak.

Aste honetan ere kirol berdina landuko dute eta zapatuan ere errugbiko eta eskubaloiko jardunaldia egingo dugu. Hemen dituzue ekintzen kartelak: LH 3-4 ERRUGIA eta LH 5-6 ESKUBALOI TXAPELKETA. 

 Lek-etik, zapatuko ekintzetara urbiltzeko deialdia egiten dizuegu, astean zehar saioetan landutakoa testuinguru ezberdin batean lantzeko aukera emateaz gain, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera jarduera fisikoaz gozatzeko aukera ezinhobea dela uste dugu. Gogoratu, polita izaten dela zapatuetako ekintzetan ikasleak LEK-eko kamisetekin ikustea, beraz, kamiseta armairutik atera eta seguru goiz atsegina pasatuko dugula.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak