Zapatu honetan emango diegu hasiera LEKeko asteburuetako jarduerei!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2022ko urr. 13a, 09:07

LEKeko aste honetako post-a.

Badira bi aste LEKeko saioekin hasi ginenetik. Lehenengo astean, jolas ezberdinak egiten ibili dira, ikasle eta monitoreak elkar ezagutzeko. Aste honetan ordea, LH 3-4 eta LH 5-6. mailako ikasleak hasi dira errugbia eta eskubaloia lantzen hurrenez hurren.

Dakizuen bezala, asteburu honetan, urriaren 15ean, LEK-eko asteburuetako jarduerekin hasiko gara. LH 3-4. mailako ikasleek errugbiko topaketa izango dute mojategin eta LH 5-6. mailako ikasleek aldiz eskubaloiaz gozatzeko aukera izango dute musakolako kiroldegian. Hemen dituzue ekintzen kartelak ikusgai: LH 3-4 ERRUGBI TOPAKETA, LH 5-6 ESKUBALOI JARDUNALDIA. LEKetik, zapatuko ekintzetara hurbiltzeko deialdia egiten dizuegu, astean zehar stan landutakoa testuinguru ezberdin batean lantzeko aukera emateaz gain, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera jarduera fisikoaz gozatzeko aukera ezinhobea dela uste dugu. Gogoratu, polita izaten dela zapatuetako ekintzetan ikasleak LEKeko kamisetekin ikustea, beraz, kamiseta armairutik atera eta seguru goiz atsegina pasatuko dugula.

Aste honetan eta hurrengoan errugbia eta eskubaloia landuko dituzte eta ondoren, kirolez aldatuko dugu. LH 5-6. mailan garrantzitsua da 1. jardunaldi honetako asistentzia. Hemen egingo dira eskubaloiko talde ezberdinak eta txapelketa zena emango diogunez, talde hauek hurrengo asterako mantenduko dira eta konpromizu hori hartzea garrantzitsua ikusten dugu.

Bestalde, domak honetan, urriaren 16an, Mundukidek kooperatiben VII. lasaterketa solidarioa antolatu du eta haurrentzako ere badago egitarau bat eta parte hartzera animatzen zaituztegu. Hemen daukazue kartela.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak