LEKeko saioak urriaren 3an hasiko dira!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2022ko ira. 28a, 09:26

LEKeko aste honetako post-a.

Pasa den domekan, irailaren 25ean bukatu zen Leintz eskola kirolan izena emateko epea. Ikasle askok eman dute izena eta gogotsu gaude saioekin hasteko. Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan zuen ikasleen ikastetxeko eskola kiroleko koordinatzailearekin.

Leintz eskoleko saioak, datorren urriaren 3an hasiko dira bakoitzari dagokion egun, ordutegi eta instalakuntzatan. Asteburuetako ekintzak aldiz, urriaren 15ean hasiko dira.

Zuen seme-alaben ordutegiekin zalantzak izanez gero, ikusgai daukazue ikastetxe bakoitzeko informazio orriak eta asteburuetako egutegia ere hemen daukazue ikusgai, aste bakoitzean landu behar duten kirola zein den jakin dezazuen.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak