Hautagaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
- 18 urtetik gorakoa izatea.
- Heziketa fisikoko zein hezkuntza arloko ikasketak burutuak izatea edo ikasten egotea.
- Entrenatzailea edo/eta begirale titulua izatea.
- EGA edo baliokidea izatea.
Bilera informatzaile eta irekia datorren asteartean (irailaren 20an) izango da, arratsaldeko 17:00etan, Kulturateko areto nagusian.
LEK elkarteak azpimarratu du izena eman nahi dutenek bileran parte hartzearen garrantzia: "LEKeko egituraren gaineko informazioa eta hezitzailearen lanaren gaineko irizpideak edo baldintzak azalduko dira".