Ikastetxearen bitartez jasoko duzue izena emateko beharrezko informazioa eta esteka honetan ere badaukazue aukera izena emateko. edozein zalantza edukiz gero zuen seme-alabaren ikastetxeko eskola kiroleko arduradunarekin jarri zaitezkete harremanetan. LEKeko ikasturte honetako eskaintza ere hemen daukazue ikusgai.
LH 3. mailara pasatzen diren ikasleak, zikloz aldatzen direnez, LEKen ere aldaketak izango dituzte. Hemen dauzkazue jakin beharrekoak.
LEKeko informazio zabalagoa jasotzeko, datorren irailaren 19an, guraso bilera burutuko dugu, arratsaldeko 18:00etan, Kulturateko areto nagusian.
Honekin batera, zuen seme-alabekin egunerokotasunean egongo diren monitoreen kaptazio bilera ere, datorren irailaren 20an, arratsaldeko 17:00etan, egingo dugu Kulturateko areto nagusian.
DBHko eskaintza indartu
Bukatzeko, ikasturte honetako berritasun baten berri eman nahi dizuegu. Izan ere, gure DBHko eskaintza indartu guran, programa berri bat atera dugu DBH 1. eta 2. mailako gaztetxoentzako, GAZTEKIROL ANITZA PROGRAMA, hain zuzen ere. Bistan da, nerabezaroan, askok kirola egiteari uzten diotela motibazio faltagatik eta hutsune bat ikusi dugu. Gure gazteengan bizitza aktiboago bat sustatzeko programa izango da. Hemen informazio guztia.
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!