Oporraldi luzearen ondoren, LEK martxan da ikasturte berriari ekiteko. Espero dugu opor hauetan asko disfrutatu izana eta indarberrituta bueltatzea ikasturte berriari aurre egiteko. LEK-ek ere atsedena hartu du eta energiaz dator 2022-2023 ikasturtean ere zuen seme-alaben jarduera fisikoan eragin eta ekintza ezberdinak antolatzeko.
LEKeko izen emateak irailaren 14an zabalduko dira eta irailaren 25ean amaituko dira. Izena emateko eta eskola kiroleko eskaintzari buruzko informazio guztia jasoko duzue zuen ikastetxeetan. Dena dela, gure webgunean badaukazue eskaintzari buruzko informazio guztia, hemen ikusgai.
2022-2023 ikasturte honetan 4 koordinatzailek osatuko dugu LEK taldea: Amaia Agirre (Arizmendi Arimazubi gunea), Julen Perales (Arizmendi Almen, Luis Ezeiza eta Kurtzebarri eskola), Susana Santor (San Martin herri eskola, Arrasate Herri eskola eta Arrasate BHI) eta Julen Aranbarri (Arizmendi Santa Teresa eta Arizmendi Gazteluondo). Ez da ahaztu behar, gurekin batera, egunerokotasunean zuen seme-alabekin egongo diren monitoreak egongo direla, zuen seme-alaben formakuntzaren bidelagunak izango direnak.
Edozein zalantza daukazuela, jarri zuen seme-alaben ikastetxeko koordinatzailearekin harremanetan. Hemen dituzue kontaktuak.
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!