Gure ikasleak asko disfrutatzen dabiltza LEKeko sustapen jardueretan!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2022ko eka. 15a, 11:25

LEK-eko aste honetako post-a

Behin LEKeko ikasturtea amaituta, ikasturte bukaerararte sustapen jarduerekin gabiltza  buru belarri. Pasa den astean eman genien hasiera aipatutako jarduerei. Ekintza batzuk amaitu ditugu eta beste batzuk hasi. Aste honetan adibidez, surf eta padel surf-eko ikastaroak hasiko ditugu ekainak 22a bitartean. Gogoratu autobusa hartu behar diren ekintzetara musukoa eramatea derrigorrezkoa izango dela. Hemen dauzkazue argazkiak ikusgai.

“12 ikastetxe 12 tontor” ekimena ere bukatu da. Maiatzaren 22a izan zen argazkiak bidaltzeko azken eguna eta esan beharra dago izugarrizko arrakasta izan duela eta oso pozik gaudela ekimenak izan duen erantzunarekin. Ekimenean parte hartu duten guztien artean  ia 2500 tontor lortu dituzte eta 264 ikasle ibili dira mendian gora buru belarri. Hemen ikusi dezakezue argazkiak. Erronka lortu duten ikasle guztiei banatu diegu diploma eta aste honetan hasi gara erronka lortu duten ikasleei oparia banatzen. 

Aurreko post-ean komentatu genizuen moduan, kirol elkarte ezberdinak hasi dira beraien elkarteetako udako kanpusak antolatzen. Hemen daukazue kanpus guztien informazio kartelak: UDA FUTBOLAMONDRA FUTBOLAOINTXE SASKIBALOI KANPUSAAKE ESKUBALOI KANPUSABURDIÑOLA HOCKEY PATINAK KANPUSA eta MONDRATE ARETO FUTBOLEKO KANPUSA.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak