LEK-ek azken jaiarekin eman dio amaiera ikasturteari!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2022ko eka. 1a, 11:13
LEK-eko aste honetako post-a

Aurreko postean komentatu genizuen moduan, maiatzaren 27an LEK-eko saioak amaitutzat eman genituen eta zapatuan, azken jaiarekin eman genion amaiera ikasturteari. Hainbat ekintza egin genituen: LH 1.eta 2. mailako ikasleek ginkana bat egin zuten Aretxabaletako kaleetatik, LEKE kirol egokituko taldeko ikasleek zunbatoia lehenego eta gero herri kirol ezberdinak praktikatu zituzten eta LH 3. mailatik LH 6. mailara bitarteko ikasleek, alde batetik, ultimate kirol modalitatea probatzeko aukera izan zuten eta bestetik, herri kiroletako hainbat modalitate praktikatu zituzten. Bukatzeko azken zozketa erraldoia egin genuen eta horrekin eman genion amaiera LEK-eko ikasturteari. Hemen daukazue argazkiak ikusgai.

Dakizuenez, ikasturte amaierararte, hainbat sustapen jarduera antolatu ditugu eta astelehenean eman genion hasiera. Ekainaren 22a bitarte, egunero izango ditugu ekintzak arratsaldez. Izugarrizko arrakasta izan dituzte jarduera hauek eta oso pozik gaude jendearen erantzunarekin. Ekintza bakoitzaren inguruko informazio guztia, ekintza baino egun batzuk lehenago bidaliko dizuegu eta autobusa hartu behar diren ekintzetara musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da.

"12 ikastetxe 12 tontor" ekimena ere bukatu da. Maiatzaren 22a izan zen argazkiak bidaltzeko azken eguna eta esan beharra dago izugarrizko arrakasta izan duela eta oso pozik gaudela ekimenak izan duen erantzunarekin. Ekimenean parte hartu duten guztien artean  ia 2500 tontor lortu dituzte eta 264 ikasle ibili dira mendian gora buru belarri. Hemen ikusi dezakezue argazkiak. Erronka lortu duten ikasleei bagabiltza egindako tontor guztien argazkiekin osatutako diplomak banatzen eta datozen egunotan opari bat jasoko dute!

Bukatzeko, aipatu beharra dago, kirol elkarte ezberdinak hasi direla beraien elkarteetako udako kanpusak antolatzen. Hemen daukazue kanpus guztien informazio kartelak: UDA FUTBOLA, MONDRA FUTBOLA, ARESKO SASKIBALOI KANPUSA, OINTXE SASKIBALOI KANPUSA, AKE ESKUBALOI KANPUSA, BURDIÑOLA HOCKEY PATINAK KANPUSA eta MONDRATE ARETO FUTBOLEKO KANPUSA.

Beste alde batetik, antxintxika k¡triatloi taldeak, triatloi txikia ospatuko du ekainaren 12an Bergaran. Benjamin, alebin eta infantil kategoriek izango dute parte hartzteko aukera, hemen daukazue ekintzaren kartela.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak