LEKeko sustapen jardueren izen-ematea zabalik dago!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2022ko mai. 18a, 08:06

LEKeko aste honetako post-a.

Azken post-ean komentatu genizuen moduan, pasa den asteburuan LH 3. eta 4. mailako ikasleek zunbatoia ekintza probatzeko aukera izan zuten eta LH 5. eta 6. mailakoak igeriketa artistikoan murgildu ziren. Goiz atsegina eta giro onean pasatu zuten zapatu goiza. Domekan berriz, otala zelai krosa ospatu zen urkuluko urtegian. Eguaraldi bikaina izan zuten lasterkariek eta goiz pasa ederra egin zuten bertako ingurune paregabeetan. Otala zelai ez zen domekan ospatu zen ekintza bakarra, eskubaloiak ere izan zuen protagonismoa domeka goizean, AEB-k (Arrasate eskubaloi taldea) antolatutako 4×4 eskubaloi txapelketaren 2. edizioa ospatu baitzuten. Arrakastatsua izan zen txapelketa eta beroa egin bazuen ere, bertaratutakoek asko disfrutatu zuten.

Asteburu honetan,Leintz eskola kirola, Besaide Mendi Elkartea, Gaztetxeko Guraso eta Haur Asanblada, Udalako ingurumen eskola, Guraso.eus eta Txatxilipurdik elkarlanean, Naturan jolasean jaialdiaren 7. edizioa antolatuko dugu. Ekintza honen baitan, LH 3. eta 4. mailako ikasleek eta ekintzan izena eman dutenek , ESPELEOLOGIA-ko ekintza izango dute. Guztira, 78 ikasle inguruk eman dute izena eta 2 txanda egingo ditugu zapatuan, lehenengo txanda 10:00etan eta 2. txanda 12:00etan MONTXON meatzerreka auzoko kobazuloan. LH 5-6. mailako eta LEKE kirol egokituko ikasleek orienting-a izango dute Santa Barbarako dragoitik hasita, goizeko 11etan. Igandean ekintza gehiago ospatuko dira. Hemen ekintzaren kartela informazio gehiagorekin.

LEK-eko ikasturteari, maiatzaren 28an emango diogu amaiera, azken jaiarekin batera. Aurten, LEK-eko azken jaia Aretxabaletan ospatuko dugu, IBARRA futbol zelai eta Ibarrako kiroldegiko instalakunztetan. Azken jaiko egutegia datorren astean zehaztuko dugu baina aurreratzen dizuegu, adineka ekintza berezi ezberdinak egongo direla eta bukatzeko, zozketa erraldoia.

Ikastolako kurtso bukaerarate eta urtero moduan, LEK-eko sustapen jarduerak antolatzen gabiltza, kirol eta ekintza ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute ikasleek. Gaur zabalduko dira izen emateak eta maiatzaren 25erarte izango duzue aukera ekintza ezberdinetan izena emateko, beraz, parte hartzera animatzen zaituztegu!

12 ikastetxe 12 tontor ekimenak aurrera darrai. Astetik astera, bai parte hartze kopurua eta tontor kopurua ere igotzen ari dira eta oso pozik gaude ekimenak jaso duen erantzunarekin .Ekimenean parte hartzen ari diren guztien artean  2200 tontorreko langa pasatu dugu. Gero eta ikasle gehiago ari dira erronka lortzen eta hauei diploma banatze ari gara. Hemen ikusi dezakezue argazkiak. Gogoratu, ekimen hau egiteko maiatzaren 22rarte daukazuela denbora,beraz, tontor batzuk falta zaizkizuenoi animooooo eta seguru gaude erronka lortuko duzuela!

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak