Asteburu honetan leintz eskola kiroleko hainbat ekintza izan ditugu. LH 1. eta 2. mailako ikasleak multikiroleko topaketan murgildu ziren, LH3-6. mailako ikasleak txirrindularitzako topaketa ospatu zuten Dorletako ama txirrindularitza elkartearen laguntzarekin eta LEKE kirol egokituko ikasleek, gipuzkoako futbol federazioaren eta gipuzkoako kirol egokituko federazioaren laguntzarekin, futbol egokituko topaketaz gozatzeko aukera izan zuten. Ekintza guztiak oso ondo joan ziren eta parte hartu zuten ikasleek oso goiz atsegina pasatu zuten, bakoitzari egokitutako ekintzetan.
Aurreko asteko postean aurreratu genizuen bezala, zapatu honetan, maiatzaren 7an, eta 2 ikasturte geldi egon ondoren, bueltan da LEK-eko 3×3 saskibaloi txapelketa. OINTXE saskibaloi elkartearekin elkarlanean egiten den ekintza da. Izen emateak aurreko astean jaso genituen eta sekulako arrakasta izan dute. Ia 600 ikaslek eta 112 taldek hartuko dute parte txapelketan, 4 kategoriatan banatuta: Benjaminak (LH 4), Alebinak (LH 5), Alebinak (LH 6) eta Infantilak (DBH 1-2). Egun osoko txapelketa izango da: goizeko 10etan emango diogu hasiera eta 13:30 aldera bazkaltzeko tarte bat hartuko dugu eta 15:00etan berriz martxan jarriko gara arratsaldeko 8ak arte. Goizean benjamin eta alebinen (LH 5) txanda izango da eta arratsaldean alebinak (LH 6) eta infantilak lehiatuko dira Jose Maria Arizmendiarrieta plazan. Hemen daukazue txapelketako kartela. Parte hartzaileei, zapatuko lehen partiduaren ordutegia eta lekua esango diegu eta hortik aurrera, hurrengo partiduak egunean bertan jakingo dituzte noiz dauzkaten.
Esan moduan, txapelketa LH4. mailatik 2DBH-ra bitarteko ikasleei dago zuzenduta baina LH 3. mailako eta LEKE kirol egokituko ikasleentzako, txapelketako plazan bertan saskibaloiko topaketa antolatuko dugu 11:30etatik 13:00etara bitartean. Hemen topaketako kartelak:LH 3 topaketa eta LEKE topaketa.
Gaurtik ere beste 3 ekintzen izen ematea zabalduko dugu: igeriketa artistikoa LH 5-6 (maiatzak 14an) , otala zelai krosa LH 3-2DBH (maiatzak 15ean) eta espeleologia LH 3-4 (maiatzak 21ean). Izen ematea maiatzaren 4tik 11ra bitartean izango da.
12 ikastetxe 12 tontor ekimenak aurrera darrai. Astetik astera, bai parte hartze kopurua eta tontor kopurua ere igotzen ari dira eta oso pozik gaude ekimenak jaso duen erantzunarekin .Ekimenean parte hartzen ari diren guztien artean 1800 tontorreko langa pasatu dugu. Ikasle batzuk iadanik lortu dute erronka eta hasi gara, hauei, ekimenaren diploma banatzen. Hemen ikusi dezakezue argazkiak. Gogoratu, ekimen hau egiteko maiatzaren 22rarte daukazuela denbora,beraz, tontor batzuk falta zaizkizuenoi animooooo eta seguru gaude erronka lortuko duzuela!
Astetik astera joango zarete ekintza ezberdinei buruzko informazioa zuei jakinarazten.
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!