Aste santuetako oporraldiaren ondoren, LEK osatzen dugun kideak indarberrituta gatoz ikasturteko azken txanpari aurre egiteko.Hilebete besterik ez da falta LEK-eko ikasturtea amaitzeko eta iadanik hasi gara LEK-eko azken txanpan burutuko ditugun ekintzen antolaketarekin. Hainbat ekintza izango ditugu maiatzean. Hasteko, asteburu honetan LH 3-6. mailako ikasleek txirrindularitzako topaketa ospatuko dugu Dorletako ama txirrindulari elkartearekin elkarlanean Iturripeko kiroldegian. Horretarako izen ematea zabaldu genuen opor aurretik eta sekulako arrakasta izan du. Eskoriatza eta Aretxabaletako ikasleak bizikletan etorriko dira Arrasatera, ginkana bat egingo dute eta bueltan joango dira beraien herrietara. Arrasatekoak aldiz, iturripen elkartu, ginkana egin eta garagartza aldera joango gara bizikleta bueltatxo bat egitera. Honez gain, LH 1-2. mailako ikasleek multikiroleko topaketa izango dute musakolako kiroldegian eta LEKE taldeak, gipuzkoako futbol egokituko federazioarekin eta gipuzkoako foru aldundiaren laguntzarekin, futbol egokituko topaketa ospatuko dute zapatuan mojategin. Hemen daukazue asteburu honetako ekintzen kartelak: LH 1-2 multikirol topaketa, LH 5-6 txirrindularitza topaketa Arrasate, Eskoriatza-Aretxabaleta eta LEKE futbol egokituko topaketa.
Datorren astean, 2 ikasturte geldi egon ondoren, LEK-eko “3×3 saskibaloi txapelketa” ospatuko dugu OINTXE saskibaloi elkartearekin batera. Maiatzaren 7an, zapatua izango da txapelketa hau eta LH 4. mailatik DBH 2. mailara bitarteko ikasleek edukiko dute aukera parte hartzeko. Aste honetan zabaldu dugu izen ematea ikastetxeetan. Ikasleen beraiek egingo dituzte taldeak, tutoreen laguntzarekin eta ostirala izango da izena emateko azken eguna. Hemen daukazue txapelketako kartela.
Gaurtik ere beste 3 ekintzen izen ematea zabalduko dugu: igeriketa artistikoa LH 5-6 (maiatzak 14an) , otala zelai krosa LH 3-2DBH (maiatzak 15ean) eta espeleologia LH 3-4 (maiatzak 21ean). Izen ematea maiatzaren 4tik 11ra bitartean izango da.
“12 ikastetxe 12 tontor” ekimenak aurrera darrai. Astetik astera, bai parte hartze kopurua eta tontor kopurua ere igotzen ari dira eta oso pozik gaude ekimenak jaso duen erantzunarekin .Ekimenean parte hartzen ari diren guztien artean 1700 tontorretara heldu gara. Ikasle batzuk iadanik lortu dute erronka eta hasi gara, hauei, ekimenaren diploma banatzen. Hemen ikusi dezakezue argazkiak. Gogoratu, ekimen hau egiteko maiatzaren 22rarte daukazuela denbora,beraz, tonto batzuk falta zaizkizuenoi animooooo eta seguru gaude erronka lortuko duzuela!
Astetik astera joango zarete ekintza ezberdinei buruzko informazioa jasotzen.
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!