LEKek ere Aste Santuetako oporrak hartuko ditu!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2022ko api. 7a, 11:12

LEKeko aste honetako post-a.

Asteburu honetan LEK-eko hainbat ekintza ospatu dira. Alde batetik, LH 3 eta 4. mailako ikasleek erraketa kiroletako topaketa izan zuten, AKE elkartearen  laguntzarekin. Hainbat erraketa kirol praktikatzeko aukera izan zuten bertaratutako ikasleek: hala nola, tenisa, padela, squasha, pala, frontenisa eta badmintona. LH 5. eta 6. mailako ikasleak aldiz, boleibolean trebatu ziren Ibarra kiroldegian. Nahiz eta eguraldiak ez zuen askorik lagundu,biek ala biek goiz atsegina pasatu zuten. Hemen dituzue argazki batzuk ikusgai.

Aste honetan,ostiralean, ikastetxe guztiek aste santutako oporrak hartzen dituzte, beraz, ez dugu LEK-eko asteburuko ekintzarik izango eta guk ere oporrak hartuko ditugu. Aprilaren 25ean bueltatuko gara astean zeharreko saioekin eta apirilaren 30ean asteburuetako ekintzekin jarraituko dugu. Oraingoan, txirrindularitza  gehiago ezagutzeko aukera izango dute LH 3-6. mailako ikasleek. Horretarako izen ematea zabaldu genuen atzo.Bestetik, gipuzkoako futbol federazioak (GFF) eta gipuzkoako kirol egokituko federazioak (GKEF) elkarlanean antolatzen duten futbol topaketa arrasaten izango da asteburu horretan, hemen daukazue topaketari buruzko informazio gehiago.

Aste santuetako oporretatik bueltan ere eta 2 ikasturteren ondoren, LEKeko 3×3 saskibaloi txapelketa bueltan izango da. Maiatzaren 7an ospatuko dugu txapelketa eta apirilaren 25etik 29ra bitartean zabalduko dugu izen ematea ikastetxeetan. Informazio gehiago opor ondoren emango dizuegu.

12 ikastetxe 12 tontor ekimenak aurrera darrai. Astetik astera, bai parte hartze kopurua eta tontor kopurua ere igotzen ari dira eta oso pozik gaude ekimenak jaso duen erantzunarekin .Ekimenean parte hartzen ari diren guztien artean  1400 tontorretara heldu gara. Ikasle batzuk iadanik lortu dute erronka eta hasi gara, hauei, ekimenaren diploma banatzen. Hemen ikusi dezakezue argazkiak

Gogoratu, aste santuetan , bailarako kirol elkarteak ez direla geldituko eta kanpus ezberdinak antolatu dituztela.   Mondra CF.AEB Eskubaloi elkartea eta Ointxe saskibaloi elkartearen kanpusetaz gain Burdinola irristaketa elkarteak eta Aresko saskibaloi taldeak ere kanpusak antolatu dituzte  santuetako oporretan.

Ondo pasa oporrak, disfrutatu eta posible den heinean jarduera fisikoaz gozatu!

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak