Asteburu honetan LEK-eko hainbat ekintza ospatu dira. Alde batetik, LH 3 eta 4. mailako ikasleak areto futboleko topaketa izan zuten, Mondrate areto futbol elkartearen laguntzarekin. Bestalde, LH 5. eta 6. mailakoak erraketa kiroletan trebatu ziren AKE elkartearen laguntzarekin. Hainbat erraketa kirol praktikatzeko aukera izan zuten berataratutako ikasleek: hala nola, tenisa, padela, squasha, pala, frontenisa eta badmintona. Biek ala biek, oso gustora ibili ziren eta goiz atsegina pasatu zuten. Hemen dituzue argazki batzuk ikusgai.
Aste honetan kirolez aldatuko dute. LH 3. eta 4. mailakoak erraketa kirolak landuko dituzte eta LH 5. eta 6. mailako ikasleek boleibola. Asteburuan, astean zehar landutakoa sakontzeko aukera izango dute. LEK kirol egokituko tadeak ere hitzordua asteburuan, izan ere ANTXINTXIKA elkartearekin elkarlanean, sentsibilizazio topaketa izango dute Oñatin. Gure eskubaloiko neska infantilak ere hitzordua izango dute igandean Donostian. Hemen dituzue ekintzen kartelak: LH 3-4 Erraketa kirolak topaketa, LH 5-6 Boleibola, LEKE kirol egokituko topaketa eta Eskubaloia neska infantilak.
Dakizuen moduan, ostiral honetan, korrika gure eskualdetik pasatzen da eta LEK-ek ere korrikari keinu bat egin izan nahi dio, hemen ikusi dezakezue argazki batzuk.
“12 ikastetxe 12 tontor” ekimenak aurrera darrai. Astetik astera, bai parte hartze kopurua eta tontor kopurua ere igotzen ari dira eta oso pozik gaude ekimenak jaso duen erantzunarekin .Ekimenean parte hartzen ari diren guztien artean ia 1300 tontorreko langa pasatu dute. Ikasle batzuk iadanik lortu dute erronka eta hasi gara, hauei, ekimenaren diploma banatzen. Hemen ikusi dezakezue argazkiak. Oraindik denbora daukazue erronka lortzeko, laister ordu aldaketarekin eta eguraldia lagun, zihur gaude tontor guztiak egingo dituzuela, beraz, animo guztioi!
Aste santuak gainean dauzkagu eta kirol elkarte batzuk hasi dira beraien aste santutako kanpusak antolatzen. Mondra CF., AEB Eskubaloi elkartea eta Ointxe saskibaloi elkartearen kanpusetaz gain Burdinola irristaketa elkarteak eta Aresko saskibaloi taldeak ere kanpusak antolatuko dituzte aste santuetako oporretan.
Bukatzeko hitzaldi baten berri ematera gatoz. Izan ere, “TREBA GURASOAK”egitarauko hirugarren hitzaldia izango da kulturaten apirilaren 6an. “Emozioen garrantzia familian” izango da hitzaldiaren gai nagusia. Bizitzen ari garen garai hauetan, garrantzitsua ikusten dugu emozioen lanketa hau, beraz, interesa badaukazue, hemen daukazue hitzaldiko kartela.
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!