Bueltan dira LEKeko asteburuetako ekintzak!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2022ko mar. 23a, 09:47

LEK-eko aste honetako post-a.

Pasa den asteburuan atsedena izan ondoren, bueltan dira LEK-eko asteburuetako ekintzak. LH 3-4. mailako ikasleak areto futboleko topaketa izango dute, horretarako Mondrate areto futbol elkartearen laguntza izango dugu. LH 5-6. mailakoak erraketa kiroletan trebatuko dira Arrasateko AKE elkartearen laguntzarekin. Hainbat erraketa kirol landuko dituzte: padela, tenisa, squasha, badmintona, frontenisa eta pala besteak beste. Ekintza honetarako izen ematea zabaldu genuen martxoaren 16an eta gaur izango da izena emateko azken eguna. Aipatutako erraketa kiroletako erraketa eramatea gomendatzen dugu.Eskubaloiko neska infantilak etxean izango dute partidua Sagarmiña Jauja taldearen aurka. Hemen dituzue asteburu honetako ekintzen kartelak: LH 3-4 ARETO FUTBOLA TOPAKETA, LH 5-6 ERRAKETA KIROLAK TOPAKETA eta ESKUBALOIA NESKA INFANTILAK.

12 ikastetxe 12 tontor ekimenak aurrera darrai. Astetik astera, bai parte hartze kopurua eta tontor kopurua ere igotzen ari dira eta oso pozik gaude ekimenak jaso duen erantzunarekin .Ekimenean parte hartzen ari diren guztien artean iada 1000 tontorreko langa pasatu dute. Ikasle batzuk jadanik lortu dute erronka eta hasi gara, hauei, ekimenaren diploma banatzen. Hemen ikusi dezakezue argazkiak. Oraindik denbora daukazue  erronka lortzeko, laster ordu aldaketarekin eta eguraldia lagun, ziur gaude tontor guztiak egingo dituzuela, beraz, animo guztioi!

Aste santuak gainean dauzkagu eta kirol elkarte batzuk hasi dira beraien aste santutako kanpusak antolatzen. Hemen daukazue Mondra CF.AEB Eskubaloi elkartea eta Ointxe saskibaloi elkartearen kanpusetan izena emateko informazio guztia.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak