Pasa den asteburuan, martxoaren 12an, LEK-eko hainbat ekintza ospatu ziren. Alde batetik, LH 2. mailako ikasleek JOLASHEZI-ko topaketa izan zuten Musakolako kiroldegian. Hainbat jolas egin zituzten eta oso goiz atsegina pasatu zuten. Bestetik, LH 3-6. mailako ikasleak atletismoan murgildu ziren. Izugarrizko partaidetza izan zuen, 100 ikasle inguru bertaratu ziren mojategiko atletismo pistara eta hainbat proba egiteko aukera izan zuten, hala nola, luzera jauzia, altuera jauzia, 60 eta 80metroko lasterketak, jabalina jaurtiketa eta erreleboak. Arrasateko atletismo atletiko elkartearekin elkarlanean egin genuen ekintza izan zen zapatukoa eta bertaratutako ikasleak, goiz atsegina pasatzeko aukera izan zuten. Hemen dituzue argazkiak ikusgai.
Asteburu honetan ordea, hitzordu bakarra izango dugu, eskubaloiko neska infantilena, alegia. Leizaran horia taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak zapatuan eguerdiko 12:00etan Muskaolako kiroldegian. Hemen daukazue partidaren kartela ikusgai.
LEK-eko gainontzeko taldeek atseden hartuko dute asteburu honetan. Aste honetan kirolez aldatu dugu. LH 3-4. mailakoak areto futbolarekin hasi dira eta LH 5-6. mailakoak erraketa kirolak probatzen hasi dira. 2 astez landuko diuzte kirol hauek eta martxoaren 26ko asteburuan, dagokien topaketak burutuko dituzte, datorren asteko postean izango duzue honi buruzko informazio gehiago.
12 ikastetxe 12 tontor ekimenak aurrera darrai. Astetik astera, bai parte hartze kopurua eta tontor kopurua ere igotzen ari dira eta oso pozik gaude ekimenak jaso duen erantzunarekin .Ekimenean parte hartzen ari diren guztien artean ia 1000 tontorreko langa pasatu dute. Ikasle batzuk jadanik lortu dute erronka eta hasi gara, hauei, ekimenaren diploma banatzen. Hemen ikusi dezakezue argazkiak. Oraindik denbora daukazue erronka lortzeko, laster ordu aldaketarekin eta eguraldia lagun, zihur gaude tontor guztiak egingo dituzuela, beraz, animo guztioi!
Aste santuak gainean dauzkagu eta kirol elkarte batzuk hasi dira beraien aste santutako kanpusak antolatzen. Hemen daukazue Mondra CF., AEB Eskubaloi elkartea eta Ointxe saskibaloi elkartearen kanpusetan izena emateko informazio guztia.
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
Artikulu interesgarria: “Hezkidetzaren mesedetan, eskola kirola mistoa ala bereizia?”
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!