Aurreko post-ean iragarri genuen moduan, astelehen honetan LEK-eko batzar orokorra ospatu dugu Eskoriatzako Zaldibar antzokian. Herri eskoletako eta Arizmendi ikastolako kideak hurbildu ziren eta LEK-eko urteko balorazioa egin genuen.
Asteburuetako ekintzei dagokienez, aste honetan amaitu ditugu LH 3-4. mailan eta LH 5-6. mailan saskibaloia eta futbola hurrenez hurren. LEKE-ko ikasleak arku tiraketako saioa izan zuten eskoriatzan eta oso gustora ibili ziren. Hemen dituzue asteburuko argazkiak ikusgai. Aste honetan, LH 3-6. mailakoak atletismoarekin trebatuko dira eta zapatuan Arrasateko atletismo elkartearekin batera, atletismo topaketa ospatuko dugu. Hemen daukazue kartela ikusgai: LH 3-6 ATLETISMO TOPAKETA. Beste alde batetik, LH 2. mailako ikasleek ere JOLASHEZI-ko ikasturteko 2. topaketa ospatuko dute zapatuan, hemen daukazue kartela ikusgai: LH 2. mailako JOLAHEZI TOPAKETA. Eskubaloiko neska infantilak ordizian izango dute hitzordua, hemen kartela: ESKUBALOIA INFANTILAK NESKAK.
900 tontorreko langa gaindituta
12 ikastetxe 12 tontor ekimenak aurrera darrai. Astetik astera, bai parte hartze kopurua eta tontor kopurua ere igotzen ari dira eta oso pozik gaude ekimenak jaso duen erantzunarekin .Ekimenean parte hartzen ari diren guztien artean jadanik 900 tontorreko langa pasatu dute. Hemen ikusi dezakezue argazkiak.
Aste Santuak gainean dauzkagu eta kirol elkarte batzuk hasi dira beraien aste santutako kanpusak antolatzen. Hemen daukazue Mondra CF., AEB Eskubaloi elkartea eta Ointxe saskibaloi elkartearen kanpusetan izena emateko informazio guztia.
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!