Inauterietako atsedenaren ondoren, LEKeko astuburuetako ekintzak bueltan dira!

LEK-eko aste honetako post-a.

Espero dugu ihauteriak primeran pasatu izana. Aste honetako zubiaren ondoren, bueltan dira LEKeko asteburuetako ekintzak. LH 3-4. mailako ikasleek saskibaloiko azken jardunaldia izango dute, LH 5-6. mailakoek futboleko fase finala jokatuko dute, LEKE kirol egokituko ikasleak arku tiraketan trebatuko dira, Axtroki arku tiro elkartearekin elkarlanean eta eskubaloiko neska infantilak Bergararen aurka neurtuko dituzte indarrak. Hemen dituzu ekintza guztien kartelak: LH 3-4 SASKIBALOIA, LH 5-6 FUTBOL TXAPELKETALEKE ARKU TIRAKETA eta ESKUBALOI NESKA INFANTILAK.

12 ikastetxe 12 tontor ekimenak aurrera darrai. Astetik astera, bai parte hartze kopurua eta tontor kopurua ere igotzen ari dira eta oso pozik gaude ekimenak jaso duen erantzunarekin .Ekimenean parte hartzen ari diren guztien artean iadanik 700 tontorreko langa pasatu dute. Hemen ikusi dezakezue argazkiak

Datorren astelehenean, martxoak 7an, LEKeko batzar nagusia ospatuko da Eskoriatzako Zaldibar aretoan arratsaldeko 18:00etan.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

Artikulu interesgarria: “Haurren eta gazteen aurkako sexu-indarkeria kiroletan”

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak