Badira bi aste LEK-eko asteburuetako ekintzei berrekin genienetik. Aurreko astean Errugbia protagonista izan zen eta azken asteburuan, ikasleek beste kirol batzuk probatzeko aukera izan dute. Hala nola, LH 3 eta 4. mailako ikasleek saskibaloi topaketa ospatu zuten musakolan zapatuan Arrasateko OINTXE saskibaloi elkartearen laguntzarekin. LH 5 eta 6. mailako ikasleak aldiz, futbolean trebatzeko aukera izan zuten Mojategiko futbol zelaian. Zapatuko azken ekintzaren protagonistak LEKE kirol egokituko ikasleak izan ziren, eskubaloiko topaketa ospatu zuten Arrasate eskubaloi elkartearen laguntzarekin. Guztiek, giro bikainean pasatu zuten zapatu goiza eta kirol ezberdinak probatzeko aukera paregabea izan zuten. Hemen dituzue zapatuko argazkiak ikusgai.
Aste honetan kirol berdinekin jarraituko dute. LH 3. eta 4.mailako ikasleak saskibaloiko topaketa izango dute, LH 5. eta 6. mailakoek futboleko txapelketa, LEKE taldeak herri kiroletako topaketa izango du eta LH 1. mailako ikasleek JOLASHEZI-ko topaketa izango dute. . Hemen daukazue zapatuko ekintzarako kartelak: LH 1 JOLASHEZI TOPAKETA, LH 3-4 SASKIBALOI TOPAKETA, LH 5-6 FUTBOL TXAPELKETA eta LEKE KIROL EGOKITUKO HERRI KIROL TOPAKETA.
12 ikastetxe 12 tontor ekimenak aurrera darrai. Astetik astera, bai parte hartze kopurua eta tontor kopurua ere igotzen ari dira eta oso poizk gaude ekimenak jaso duen erantzunarekin .Hemen ikusi dezakezue argazkiak.
Bukatzeko, egoera epidemiologikoak hainbat aldaketa izan ditu azken astean. Horietako batzuk eskola kirolean eragina izango dute. Hala nola, patioetan eta aire zabaleko ekintzetan maskara erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango eta eskolaz kanpoko jardueretan gabon aurreko prebentzio-neurri berriekin berraktibatzen dira.
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!