Alde batetik LH 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleak errugbian trebatuko dira. LH 3-4. mailako ikasleak errugbi topaketa izango dute eta LH 5-6. mailakoek errugbi txapelketa jokatuko dute. Ekintza aurrera eramateko Arrasateko ART errugbi elkartearen laguntza edukiko dugu eta elkarlanean egingo dugun ekintza izango da. Bestalde, LEKE kirol egokituko taldearekin eskubaloiko topaketa ospatuko dugu AEB eskubaloi elkartearekin elkarlanean eta LEK-eko nesken infantil taldeak ez du partidu ofizialik jokatuko asteburu honetan baina domekan lagunarteko partidua jokatuko dute elkartekoen artean. Hemen dituzue zapatuko ekintzen kartelak: LH 3-4 Errugbi topaketa, LH 5-6 Errugbi Txapelketa eta Kirol egokituko eskubaloi topaketa.
12 ikastetxe 12 tontor ekimenak aurrera darrai. Hilabete da ekimena martxan jarri genuela eta jasotako erantzuna oso arrakastatsua izaten ari da. Astetik astera kopuruak igotzen ari dira eta orain arte 120 familiak hartu dute parte eta 241 tontor egin dituzte guztira, beraz, oso pozik gaude jasotako erantzunarekin. Hemen ikusi ditzakezue argazkiak. Ekimena maiatzera arte luzatuko dugu eta espero dugu orain arteko parte hartzea areagotzea. Orain arte parte hartu ez baduzue eta ekimenean parte hartu nahi baduzue, esteka honetan daukazue informazio guztia. Familia eta lagun giroan jarduera fisikoa eta Euskal Herriko tontorrak ezagutzeko interesa badaukazue, hau da zuen ekimena, beraz, parte hartzera animatzen zaituztegu!Gogoratu, tontorren argazkiak, zuen ikastetxeko koordinatzaileari bidali behar dizkiozuela eta guk igoko ditugu argazkiak zuek ikusi ahal izateko. Hemen dituzue koordinatzaileen kontaktuak.
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!