Otsailaren 5etik aurrera LEKeko asteburuetako ekintzak berriz martxan izango dira!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2022ko urt. 26a, 09:01

LEK-eko aste honetako post-a.

Aurreko post-ean komentatu genizuen bezala, eskola kiroleko lehiaketak, printzipioz urtarrilaren 28rarte bertan behera gelditu ziren. Atzo ordea, Gipuzkoako foru aldundiak, eskola kiroleko lehiaketak berrabiarazteko jakinarazpena bidali zuen eta asteburu honetatik aurrera, asteburuetako lehiaketak normaltasunez burutu ahal izango dira. LEK-eko asteburuetako ekintzak otsailaren 5eko asteburuan bueltatuko dira, gure egutegian asteburu honetarako zubia aurreikusita geneukalako . 

Dakizuen bezala, badira bi aste, 12 ikastetxe 12 tontor ekimenaren 2. edizioa  martxan jarri genuela. Harrera bikaina izaten ari da ekimenak beste behin. Familia asko hasi dira ekimenean parte hartzen eta 2 aste hauetan 70 familiek hartu dute parte eta ia 100 tontor egin dituzte guztira, beraz, pozik egoteko moduko datuak direla esan dezakegu. Hemen ikusi dezakezue argazkiak. Ekimena maiatzerarte luzatuko dugu eta espero dugu orain arteko parte hartzea areagotzea. Orain arte parte hartu ez baduzue eta ekimenean parte hartu nahi baduzue, esteka honetan daukazue informazio guztia. Familia eta lagun giroan jarduera fisikoa eta Euskal Herriko tontorrak ezagutzeko interesa badaukazue, hau da zuen ekimena, beraz,  parte hartzera animatzen zaituztegu!Gogoratu, tontorren argazkiak, zuen ikastetxeko koordinatzaileari bidali behar dizkiozuela eta guk igoko ditugu argazkiak zuek ikusi ahal izateko. Hemen dituzue koordinatzaileen kontaktuak.

Bukatzeko, ostiral honetan, urtarrilak 28a jai eguna da Arizmendi ikastolako lehen hezkuntzan, beraz, ez da eskola kiroleko saiorik izango. Gainontzeko ikastetxeetan, jaieguna ez denez, ostiraleko saioak normaltasunez burutuko dira.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ARTIKULU INTERESGARRIA:”Eskola kiroleko lehiaketak berriz ere baimenduta egongo dira ostiraletik EAE-n”

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak