'12 ikastetxe 12 tontor' ekimenaren 2. edizioko lehenengo argazkiak heltzen hasi zaizkigu !

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2022ko urt. 19a, 10:09

LEK-eko aste honetako post-a.

Aurreko post-ean komentatu genizuen bezala, eskola kiroleko lehiaketak, printzipioz urtarrilaren 28rarte bertan behera gelditu dira. Ikusi beharko dugu eusko jaurlaritzak zer erabaki hartzen duen aurrerantzean eta informatuko zaituztegu. Honen harira, hemen uzten dizuegu, goiena telebistak egindako erreportaia.

Hori dela eta, "12 ikastetxe 12 tontor" ekimenaren 2. edizioa jarri genuen martxan aurreko astean. Pasa den ikasturteab ekimenak izan zuen arrakasta ikusita, 2, edizioa martxan jartzea erabaki genuen. Berritasun batzurekin etorri da aurtengoa eta familia asko hasi dira parte hartzen. Ekimena martxan jarri genuenetik 40 familiak hartu dute parte eta guztira 53 tontor egitea lortu dituzte, hemen ikusi dezakezue argazkiak. Ekimenean parte hartu nahi baduzue esteka honetan daukazue informazio guztia. Familia eta lagun giroan jarduera fisikoa eta Euskal Herriko tontorrak ezagutzeko interesa badaukazue, hau da zuen ekimena, beraz,  parte hartzera animatzen zaituztegu!Gogoratu, tontorren argazkiak, zuen ikastetxeko koordinatzaileari bidali behar dizkiozuela eta guk igoko ditugu argazkiak zuek ikusi ahal izateko. Hemen dituzue koordinatzaileen kontaktuak.

Bestalde, esan, Leintz Eskola kirola, GOIENA KOMUNITATEKO kide berria dela. Goiena.eus-eko atal honetan ere aurkituko duzue LEK-eko informazioa.

Bukatzeko, aurreko astean LEK-eko kamisetak banatzen hasi ginen. Urtero bezala, LH 1,3 eta 5. mailako ikasleek eta LEK-en izena eman duten ikasle berriek jasoko dute kamiseta. Ikasleren batek kamiseta txiki badauka ere, handiago bat ematen diogu, beraz, edozein zalantzetarako  zuen ikastetxeko koordinatzailearekin jarri zaitezkete harremanetan.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ARTIKULU INTERESGARRIA:"Eskola kirola berriz egiten hasteko eskatu diote jaurlaritzari"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak