Urte berriarekin, '12 ikastetxe 12 tontor' ekimenaren bigarren edizioa martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2022ko urt. 14a, 16:12

Asteburuetako ekintzak bertan behera gelditu direla aprobetxatuz eta aurreko ikasturteko arrakasta ikusita, 12 ikastetxe 12 tontor ekimenaren 2. edizioa martxan jarri dugu. Antzerako formatua izango du baina aldaketa batzuk izango ditu.

Lehenik eta behin, urte berri on denori! Espero dugu Gabon zoriontsuak ondo pasatu izana eta osasuntsu egotea.

Dakizuenez,  jasaten ari garen pandemia epidemiologikoaren ondorioz, indarrean zegoen dekretuak aldaketa batzuk izan ditu eta eskola kirolean ere eragina izan du, hala nola, asteburuetako ekintzak bertan behera gelditu dira, printzipioz, urtarrilaren 28ra arte. Astean zeharreko saioak aldiz baimenduta daude eta ikastetxe bakoitzak ezartzen dituen protokoloak jarraituz, astelehenean hasi ginen eskola kiroleko saioekin.

Asteburuetako ekintzak bertan behera gelditu direla aprobetxatuz eta aurreko ikasturteko arrakasta ikusita, 12 ikastetxe 12 tontor ekimenaren 2. edizioa martxan jarri dugu. Antzerako formatua izango du baina aldaketa batzuk izango ditu. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzen ibiltzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. Gozatu!

Kirolaz hezi, kirolaz hazi, osasuna irabazi!

Artikulu interesgarria: "Kirol hastapena: Errendimendu, osasun, kirol ohitura eta garapen integralerako jarraibideak"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak