Kudeaketari buruzko lehen printzipioak dio arriskuak kudeatu egin behar direla. Hala, jasangarritasunaz arduratzen den zuzendari postua –CSO ingelesez– gero eta ohikoagoa da. Ze ezaugarri behar dituzte Jasangarritasunerako Zuzendaritza arduretan daudenek? Horretan ari diren enpresen iritziz, lau dira ezaugarriak.
Lehenik, elkarlanerako gaitasuna, sarean lan egiteko gaitasuna ezagutza partekatuz. Jasangarritasuna ez da lehiarako joko-zelaia.
Sinesgarritasuna. Enpresa barnera begira proposatzen diren neurriak aurrera eramateko erabateko sinesgarritasuna eduki behar du gainerako zuzendari eta langileekiko.
Ikuspegi komertziala. Jasangarritasuna negozio aukera berrietarako gune bilakatzeko ahaleginean ekarpen garrantzitsua egin dezake.
Laugarrena, eta gakoa, konpromisoa. Enpresaren jarduna jasangarri bilakatzeko helburuarekin erabateko konpromisoa.
Benetako aldaketa eman nahi bada, bultzatzaile horien egitekoa behar-beharrezkoa da.