Zer nahi dute langileek?

Maiatz bukaeran egin da urteroko World Economic Forum erakundearen goi bilera Davosen, Suitzan.

Ekonomia eta enpresa munduko gai nagusienen azterketa eta errepasoa egin da; lan merkatua eta gertatzen ari diren berrikuntzak gai-zerrendan egon dira. Erakunde berak egiten duen What workers want ikerketan, bost herrialdetako 5.000 langileri galdetzen zaie zer den beren lanaren antolaketari buruz gai garrantzitsuenen zerrenda: %45ek ordutegiak erabakitzeko gaitasuna aipatzen dute beste aldagaien aurretik: %36k, oporren iraupena; %35ek, lan non egin aukeratzeko gaitasuna.

Azken bi urte hauetan lanerako eta elkarlanerako modu berriak sortzen ari gara. Telelanaren abantailak azaleratu dira –baita mugak ere– eta lau laneguneko astearen eztabaida ere hor dago. Produktibitatean badute eraginik modu berri hauek? Langileen asebetetzearen igoera nola bideratzen da enpresaren emaitza kontura? Galdera sakonak.

Ondorioa nabarmena da. Alegia, malgutasuna asko baloratzen den zerbait dela langileentzat. Eta ondo kudeatuta, malgutasuna enpresen lehiakortasuna handitzen duen abantaila bilakatzen ari dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak