Adimen artifiziala: eraldaketa iturria

Zer da adimen artifiziala? Makina batek gizakion adimenezko portaera errepikatu eta simulatzeko duen gaitasuna.

2030erako adimen artifizialaren erabilerak 13 bilioi dolarreko merkatu balioa sortuko duen aurreikuspena dago. Horrek enpresen estrategia errotik aldatzea ekarriko du. Ekoizten dituzten produktuak eta zerbitzuak erabat aldatuko dira. Negozioak datuetan oinarrituko dira, makina arteko komunikazioa erraztu egingo da. Enpresa berri ugari indartu egingo dira. Ibilbide luzeko enpresak ere beren lekuaren bila dabiltza. Aliantza berriak eraikiko dira ekonomia tradizionaleko eta ekonomia digitaleko enpresa teknologiko handien artean. Teknologia berrien ezagutza, talde-lanerako gaitasuna, ikuspegi globala, gaitasun analitikoa, datuen zientzia eta komunikaziorako trebezia ezinbesteko konpetentzia bilakatuko dira. Munduan bost urtean 100 milioi lanpostu sortuko direla aurreikusten da. Kudeaketari dagokionez, adimen artifizialak kudeatzaileak ordezkatuko ez dituen arren, hura erabiltzen dakiten kudeatzaileek erabiltzen ez dakitenak ordezkatuko dituzte.

Mehatxuei aurre egin eta aukera berriak irekitzea izango da gure egiteko nagusia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak