Green Deal: Europa berdatzen

Duela bi urte abian jarritako ekimen horren bitartez, Europako ekonomiaren ekoizpen eta kontsumo moduak jasangarriago bilakatzea da helburua. Horretarako, Europako legedia eta politika publikoak sakonki berrikusi eta diseinatuko dira. Eragina zortzi arlo desberdinetan sortu nahi dute: bioaniztasuna, elikadura, nekazaritza, energia garbia, industria, mugikortasuna, kutsadura ezabatzea eta klimaren aldaketa.

Hiru helburu nagusi ditu Green Deal ekimenak: lehenik, energia garbiaren erabilerari bultzada erabakigarria ematea, energia berriztagarrien erabilera handituz Europako Batasunean. Bigarrenik, hazkuntza ekonomikoa eta baliabideen erabileraren eta esplotazioaren arteko lotura etetea. Azken hamarkadan emisio murrizpenak gertatu diren arren, Europak baliabideen kontsumo handiena duen mundu mailako gunea izaten jarraitzen du. Helburu hori lortu ahal izateko, teknologia aurrerapenez gain, hiritarren bizimoldeak aldatzea ezinbestekoa izango da. Eta hirugarrenik, trantsizio berdea gizarte mailan modu inklusiboan egitea beharrezkoa da. Horretarako, funts ekonomiko itzelak bideratuko dira 2021-2027 epean trantsizioaren eragin sozioekonomikoak jasan ahal izateko: 75.000 milioi, euro guztira.

Horren harira, Fit for 55 ekintza-paketea aurkeztu da. Bertan, politika publikoak eta erregulazio berriak jaso dira, ezarritako helburu horiek lortzeko bideak, neurriak eta baliabideak. Ekintza horien bitartez, bi helburu nagusi lortzeko pausoak eman nahi dituzte: 2030ean, 1990. urtearekin parekatuta, emisioak %55 gutxitzea eta 2050ean klimarekiko neutraltasunezko energia erabilera izatea. Ekonomia eta gizarteko jokabideen berdatzean pausoak ematen jarraitu beharra daukagu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak