Biolentzia, hemendik urrun!

Erabiltzailearen aurpegia Leire Arrizabalaga 2017ko urr. 21a, 00:00

Denok dakigun moduan, Euskal Herriko eta Catalunyako pertsona ugarik aspalditik nahi dute independentzia.

Urriaren 1ean ikusi ahal izan genuen moduan, Catalunyak erreferenduma egin nahi zuen. 

Batetik, batzuek asko eskatzen zuten; bestetik, berriz, Espainiako    Estatuak erreferendum hori ilegala zela adierazten    zuen. 

Hala ere, bertako gobernuak aurrera jarraitzea erabaki zuen. 

Hain zuzen ere, herri bakoitzeko hainbat eskolatan hautetsontziak jarri  zituzten, jendeak bozkatu zezan. 

Espainiako Gobernuak guardia zibilak eta poliziak bidali zituen, hori aurrera ez ateratzeko asmotan. Orduan, Catalunyako jendearen eta guardia zibilen artean biolentzia erabiltzen hasi ziren. 

800 baino zauritu gehiago izan ziren, eta, horien artean, umeak eta pertsona nagusiak ere izan ziren.

Gure ustetan, gertatutakoa ez da onargarria. 

Biolentziaren kontra gaude gu. 

Gu pertsonak gara, eta, hain zuzen, biolentzia erabiliz ezin ditugu arazoak konpondu. 

Hitza erabili behar da. 

Izan ere, biolentziarekin zer lortzen dugu? 

Horrela, nora ailegatuko gara? 

Ezerk ez du justifikatzen biolentzia erabiltzea.

----------

Leire Arrizabalaga, Nerea Kabue eta Leire Axpe

Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak