Atsekabe eta samin horretan jaso dugun gertutasunak, berotasunak eta maitasunak ere hitzik gabe laga gaituzte. Jasotako amaiera gabeko besarkada bakoitzak ukitu gaitu, hunkitu. Familiaren izenean eskerrik beroena momentu latz hauetan gugana hurbildu zareten bakoitzari, urrun zaudetelako ezin izan zaretenoi gerturatu eta zuen egoeragatik hurbiltzeko ere indarrik izan ez duzuenoi, gure begirune osoa; bizitzak bide-lagun bihurtu gaitu.
Esker berezi bat amaierako agurra antolatu zenuten guztioi, Oinarin dantza taldeari, Alboradak txistu taldeari, eta ia denok han zinatelako, herri osoari. Jaso dugun guztia jasotzeko ez dago dudarik Gorkak zerbait oso ondo egin duela. Gorka joan zaigu, baina hori dena utzi digu. Kandelak izartxo bat piztu digu zeruan argi egin dagigun!
Eskerrik asko denoi!
----------
Lurdes Arregi eta Karmele San Sebastian
Garitano-Arregi eta Iparragirre-San Sebastian familien izenean
Antzuola