Bihotzetik

Erabiltzailearen aurpegia Leire Arana 2019ko mar. 23a, 00:00

Hau idazten ari garela igaro dira ordu batzuk larunbateko Hegotik Iparrerantz jaialdiko maitasun zaparradatik. Horrela jaso genituen Aitorren familia zabalekoek sortu ziren momentu txiki eta handi guztiak.

Elkarrekin bazkaldu dugu gaur Iparraldeko etxeko eta lagunekin, eta atzoko momentuak eta sentsazioak errepasatzen eman dugu otordua.

Oroimenean luzaro gordetzeko eguna izan zen ikuspegi askotatik; euskal kulturaren topaketa bat, herrigintza bizirik dugula erakusten duen froga bat. Musika, dantza, antzerkia, bertsoak, euskara ezberdinak, mundu ikuskera ezberdinak, errespetua, duintasuna, eta oroitzapenak maitasunaren hariz josita geratu ziren oihal koloretsu eta berezia sortuz; garai hotzak datozenean goxatzeko baliatuko duguna.

Familiakook hasieratik begirunez jaso dugu herritarrek, elkarteek eta udalak sortu eta bultzatu duten ekimena. Eta mirespenez han gertatutakoaren maila eta benetakotasuna.

Zer ateratzen zaigu orain?

Eskerrak ematea, larunbateko eguna modu baten edo bestean jardunez posible egin duzuen lagun guzti-guztiei. Bihotzetik.

----------

Leire Arana

Sarasua eta Laskarai sendien izenean

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak