Hilabete konfinamenduan

Erabiltzailearen aurpegia Lierni Altuna 2020ko api. 8a, 06:00

Hilabete konfinamenduan betetzera goazen honetan, egunak aurrera doaz eta konfinamenduaren laugarren astean sartu gara. Hamaika emozio dantzan egunero, normaltasunera noiz itzuliko pentsatzen, nola…

Zentzu horretan, krisi honetan ere, konturatu naiz herri txiki-txikia izan gabe herri handitxo bat ere ez garela, linboan gaudela, bailaran Elgeta edota Antzuolaren antzera esango nuke...

Lerro hauek aprobetxatu nahiko nituzke titularrek azaltzen ez duten gure errealitatea kontestuan jartzeko. Gure baliabide tekniko eta ekonomikoak mugatuak dira. Herri handiak krisi honetan zehar dirulaguntzak ateratzen ari diren bezala, badirudi guk ez ditugula aterako titularretan edo galde/erantzunetan ez delako agertzen. Ez izan dudarik guk gure esku dagoen dena egingo dugula Aramaio eta aramaioarrak krisi honetatik irten eta elkarrekin aurrera egiteko. Nola? Normaltasunera bueltatzen hasten garenean balorazio bat egingo dugu zentzu guztietan; galdetuko dugu zein den jendearen egoera, autonomo zein ez autonomoena; goiko instituzioek hartzen dituzten neurriek udal bezala zein egoeratan uzten gaituzten;… eta balorazioak mahai gainean jarriko digun errealitate horretatik abiatuta Udalak dituen medio guztiak jarriko ditu aramaioarrak eta Aramaio aurrera egiten laguntzeko. Eta hau horrela egin behar dugu, ezin dugulako bestela, gure baliabideak mugatuak direlako eta goiko instituzioen menpekotasuna handia dugulako, zoritxarrez; eta errealitate txiki anitz eta asko direlako gure udalerrian dirulaguntza lerro zehatz bat edo beste bat ateratzeko… Hori bai, herritar guztien galdera, zalantza, kezka, proposamen eta egoerak kontuan hartuko ditugu eta ahal dugun guztian laguntzen saiatuko gara.

Momentu hauetan eta egoera honek iraun bitartean, larri edo estu baldin badago autonomo, norbanako edo familiaren bat, mesedez jar dadila Udalarekin harremanetan eta laguntzeko bidea aurkituko dugu. Momentu honetan inoiz baino elkartuago egon behar gara egoera honi buelta eman eta herri bezala aurrera egin ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak