Eskatzen diet pertsona nagusiei edota arrisku taldeetan daudenei ez ateratzeko etxetik. Herrian boluntario talde bat prest dago behar diren segurtasun neurriekin jendeari janaria, ogia, botikak… etxera eramateko edo zaborra kalera ateratzeko.
Txarrenean ere onena ateratzen badakigu; zoragarria da gazte eta ez hain gazte direnen prestutasuna laguntzeko eta laguntza sarea antolatzeko. Aupa zuek!
Egoera surrealista hau pasako da, ahalik eta azkarren eta baja gutxienekin izan bedi, baina esfortzua egin beharra daukagu. Eta pasatzen denean geldialdi honi buelta emango diogu denon artean eta denontzako, kaltetuak betikoak ez izateko.
Bihotz-bihotzez eskerrak egoera honetan onena ematen ari diren osasun langileei!
Eta ezer ez faltatzeko lanean jo eta ke dabiltzanei; bereziki, Aramaioko dendari txikiei, eskerrak herrian horrelako zerbitzua ematearren! Ez gaitezen ahaztu beraietaz eta zerbitzu hauek herrian egotearen garrantziaz hau dena pasatzen denean.
Animo denoi! Honi ere elkarrekin buelta emango diogu!