Edozein ekosistematan, pertsona apartak aurki daitezke, ekosistema horren ongizatean alaitasuna, gertutasuna, laguntasuna, babesa… ekartzen duten pertsona zoragarriak, ekosistemak elkartu eta sendotzen dituztenak… eta Aramaioko ekosistemari horrelako pertsona bat joan zitzaion aurreko astean.
Azken urteetan, datozenei ongietorria egiten diegun bezala, doazenak ere badaude, hori da-eta bizitza.
Bere familia eta lagun hurbilenez aparte, ume, gazte, heldu zein nagusi asko irribarre handi batekin, kalean gora eta behera, zaintzen gintuen.
Kaleko, Ibarrako, auzo-alkate urte askoan egon da, kaleak hobetzeko eta mantentzeko ahalegin handia egin du, herriaren, herritarron, ongizateari begira.
Dolua pasatzen… nik uste dut egin diezaiokegun omenaldirik onena, berak erakutsi digun bezala, elkar zaindu eta elkarrekin herria zaintzea dela; eta, horrela, gure ekosistemaren parte izaten jarraituko du. Bihotz-bihotzez, eskerrik asko, benetan, Fernando!
…eta zer den bizitza, artikulu hau bidaltzekotan nengoenean, herriarengatik asko egin duen beste pertsona bat galdu du ekosistemak. Eskerrik asko zuri ere, Julian!