"Politikaria al naiz?"

Erabiltzailearen aurpegia Lierni Altuna 2011ko eka. 29a, 02:00

Ekainaren 11n zinegotzi kargua hartu nuen ofizialki, eta jendeak galdetu izan dit...

... batzuetan serio, besteetan adarra jotzeko asmoz:

"Zer moduz politika munduan?",  "Nolakoa da politikari baten bizitza?". Eta orduan konturatzen joan naiz kargu politiko bat hartu dudala eta orduan definizioz politikari bat naizela, baina politikarekin zerikusia duen gehienak gero eta konnotazio txarragoak dituen heinean, beste galdera bat etorri zait burura, zer da politikari izatea?

Eta, erantzunak aurkitu nahian, euskarazko Harluxet hiztegi entziklopedikora jo dut: 1. Herri edo estatu bat gobernatzearen jarduera; horri dagokion jakintza.

Gobernatzea? Zer da hori? Berriro ere hiztegira jo dut eta hau emaitza: 1. Aginpide politikoaz baliaturik estatu edo lurralde bateko arazoak zuzendu. 2. Zaindu, zuzendu, era egokian antolatu; abereei dagokienez, jatekoa eman eta zaindu. ad. Bere etxea ezin gobernatuz. Ontzia gobernatzen. Bere artaldea ongi gobernatzen duena.

Arazoak zuzendu? Batzuentzako arazo dena agian ez da niretzako eta alderantziz, orduan ez zait gustatzen definizio hori. Uste dut definizio ofiziala alde batera utziz, bigarren definizioaren lehenengo esaldiarekin geldituko naizela, beti ere herritarren parte-hartze aktiboa motorra izanik. Horrela bai onartuko dut politikari bat naizela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak