Lierni Altuna: "Adarjotzeak etengabe"

Erabiltzailearen aurpegia Lierni Altuna 2011ko ots. 8a, 01:00

Pentsioen erreforma adarjotze hutsa da...

... 1995ean 2010erako arazo ekonomiko eta jasangarritasunik eza izan behar zuten pentsio publikoek egun superabita dutelako; beraz, ez dago behar ekonomiko errealik pentsioen sistema publikoa aldatzeko. Orduan ezkerreko gobernuak zergatik egiten du erreforma hau? Eta zergatik beste alderdi politiko batzuek babestu egiten dute? CCOO eta UGT sindikatuek  zergatik negoziatzen dituzte miseriak?

Argi dago gobernua bankuen menpe dagoela, gogoratu dezagun zelako dirutzak eman zizkieten krisiaren hasieran. Beste alderdi politikoak gobernuaren menpe daude, erreforma babesten dute beste interes edo eskumen batzuen truk, eta bi sindikatu hauek gobernuak ematen dien dirutzen menpe daude. Eta diru horren truke immobilismo soziala sustatzen du.

Adarjotzeak etengabeak dira, larriak edo larriegiak, oso agerikoak edo ezkutukoak, beti komunikabideek makillatuak. Eta guk zer egiten dugu horien aurrean? Batzuetan ez gara konturatzen, baina konturatzen garenean bi jarrera nagusitzen dira: immobilismoan erortzen gara edo adarjotze horren kontra egiten dugu.

Azken jarrera horretan adarjotzearen arabera erantzun mota eta tamaina aldatzen da, baina nire ustez beti erantzun behar da: gure ustez gaizki dagoenaren aurka hitz egin eta jardun behar dugu, benetan bizitzea eta ez bizirautea baldin bada gure helburua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak