Udazken jaia ospatu genuen atzo. Goizean HHko ikasleek gaztain-erreak izan zituzten, eta arratsaldean jai ederra ospatu genuen frontoian.
Eguraldi hotza izan, giroa sekulakoa izan zen Kurtzebarri eskolako kideontzat. HHko 2 urtekoei ongietorri bero-beroa egin zitzaien; txalaparta soinuez belarriak berotu genituen; gaztaina-erreekin eskuak; lekaixo eta abestiekin ahoa; talo, buzkantza eta sagardoarekin sabela; dantzarekin hankak eta gorputza; eta eskolako abestiak bihotzak hunkitu zizkigun.