LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, bazterkeria uxatuz eta errespetuzko jarrerak sustatuz, ekintza ezberdinak egin ditugu eskolan. HH eta LH 1. eta 2. mailakoek koloretako borobilez zuhaitz bat osatu dute. Beste mailakoek teknika desberdinak erabiliz marrazkiak egin dituzte. Eta ortzadarraren koloretako zintekin eskumuturrekoak jarri dituzte.