Ondoren herrian zehar kalejiran joan gara eta txorizo eta txokolate ogitartekoak jateko aukera izan dugu. Arratsaldean ere gure ikastetxeko ikasleek ikuskizun ederra eskaini diete familiei plazan dantza eginez. Bai dantzari onak! Giro aparta sortu da.
Ondoren, musika jarri dugu eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek dantza egin dute.