Maiatzaren 4an Arkupen prestatu dugun hitzaldi baten berri eman nahi dizuegu. Horretarako Kike Amonarriz gonbidatu dugu gure eskolara eta gurasoei zuzendutako hitzaldia izango da. Euskaraz egingo du hitzaldia eta helburua familiek zer nolako garrantzia duten eta zer eta nola egin dezaketen hizkuntza gaia etxe barruan nahiz etxetik kanpo lantzeko.
Arratsaldeko 17:00etan izango da, Arkupen, eta edozein herritarrek izango du hurbiltzeko aukera.
Espero dugu zuen interesekoa izatea eta bertan elkar ikustea.