HEZKUNTZA AKORDIOA SINATUA ERE PUBLIKOAREN ALDE JARRAITUKO DUGU
Hezkuntza Akordio honek hezkuntza pribatuaren alde jokatzen duela eta sistema duala betikotuko duen Lege Berriaren oinarriak finkatu nahi direlakoan gaude.
Berriro diogu sare publiko eta pribatua ez direla gauza bera eta zerbitzuak pribatizatzea kaltegarria dela populazio osoarentzat, zaurgarrienentzat bereziki. Sare pribatuaren finantziazioa handitzeko joera garbia ikusten dugu, ezin dugu ontzat eman.
Segregazioa amaitzeko ez ditugu mota bateko edo besteko ikasleak banatu nahi, baizik eta eskola publikoa indartzea eta ahalik eta ikasle gehienak biltzea, haur guztien eskubideak bermatu aldera.
Akordioak euskararen inguruan egiten dituen proposamenek ikastetxeak murgiltze eredurantz hurbildu beharrean, hizkuntza guztiek ikasketak bideratuko dituztela dio, ez du inola ere indartzen euskalduntze prozesua.
Akordioa sinatua ere, ez da gure borroka amaitu. Egunetik egunera garatzen ari dira akordioan aipatzen diren neurriak, gero Legea etorriko da, eta hezkuntza publikoak babesa beharko du. Ez dugu etsiko.
MILA ESKER HURBILDU ZARETEN FAMILIA, IRAKASLE, HERRITAR ETA IKASLE GUZTIEI.