Gure eskolan euskarak 365 egun ditu baina aste berezia izan dugu honako hau. Euskararen nazioarteko eguna hurbilduaz bat, programa ederra izan dugu. Tartean MihiKurtze lehiaketa, euskal Kulturako hainbat erreferenteren bixitak eta elkarrizketak ikasleentzat, Goazeneko antzezleak, Potx eta Lotx pailazoak eta Gatibuko Haimar Arejita kitarra jolea. Ikasleek frontoian ere kantatu eta dantzatzeko aukera izan dute eta amaitzeko Haur hezkuntzakoek gaztaina festa. Gurabarri guraso elkarteak ere, familiei hainbat euskal pilula zabaldu dizkie euskara etxeko eremuan zabaltzeko. Euskara gure ikasleentzat mundu bat oparitzea da eta denok egin behar diegu gure ingurukoi opari erraldoi hori.