Ura ardatz hartuta, hainbat lan burutu dira: ikasleek sortutako olerkiak, bertsoak, ipuinak… Gainera, 6. mailakoek gaiarekin lotutako atsotitzen bildumatxo bat egingo dute, eta astean zehar honen berri beste ikasleei emango diete.
Honez gain, astelehenean, Juan Kruz Igerabide idazlea etorriko zaigu eskolara, 1. mailakoekin solasalditxo bat izatera. Jarraian, 5. mailakoak berarekin Arkupeko liburutegian elkartuko dira euren saioa burutzeko.
Aurten ere, 2 urteko ikasleekin hasi eta 6.mailakoak arte, ipuin kateatuak sortuko ditugu. Eta beste ekintza batzuen artean, Liburu Truke Azoka ere antolatu dugu.
Literatura topaketei bukaera emateko, apirilaren 19an, XXVII. Irakur Maratoia egingo dugu. Ekintza honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.