Uraren Mundu Eguna

Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1993. urtean Uraren Mundu Eguna aitortu zuen martxoak 22, baliabide natural hori hobeto banatu eta errespetatzearen alde ekintzak bultzatzeko aukera eskainiz lurralde guztietako erakundeei eta instituzioei.

Hori dela eta, Kurtzebarri eskolako ingurumen batzordeak eta talde eragileak, ekintza ezberdinak antolatu ditu ikasle, irakasle eta familiekin batera, bizirauteko hain garrantzitsua den altxor preziatu hori maitatzeko helburuarekin.

Martxoaren 22an, ostegunean, arratsaldean, eguraldiak lagun, herritik ginkana bat egingo dugu Lehen Hezkuntzakoek, eta amaitzeko, 16:00ak inguruan, eskola osoak Herriko Plazan ekitaldiari amaiera emango diogu kopla batzuekin, eta denok batera, Euri tanta abestia dantzatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak