Kurtzebarri eskolan ere martxoaren 8a aldarrikatzen

Kurtzebarri eskolako leihoetan amantalak zintzilik.

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Kurtzebarri eskolan hainbat ekintza burutuko ditugu. 11:00etatik 12:30era plantoa egingo dugu eta eguneko beste ikas orduetan hainbat ekintza berezi egingo ditugu.

Guk hainbat lanketa egingo ditugu eta zuek ere parte hartzera animatzen zaituztegu:

  • Ikastetxeko ikasle guztiek gai honen inguruan hausnarketa bat egingo dute.
  • Egun honetan ikastetxeko hainbat leihotan oihalezko amantalak eskegiko ditugu.
  • Ikastetxeko ikasle eta heldu guztiak, morez, arrosaz jantzita etortzea eskatzen dugu.
  • Ikastetxeko helduak lazo morea jarriko dugu besoetan.
  • Geletan haur bakoitzak, folio tamainako amantala koloreztatuko du.
  • Arratsaldean, 16:00etan, argazki erraldoia aterako da Herriko Plazan, ikasleak, irakasleak eta familiak, margotutako amantalak eskuetan dutelarik.

Elkarbizitza Batzordetik gonbidatzen zaituztegu, etxeetan gai honi buruz hitz egitera eta herrian egingo diren ekintzetan parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak