Martxan da beste urte batez, Piztu Itxaropena , Sahararen Aldeko Karabana. Otsailaren 25ean aterako da, Donostiatik, eta Tindufeko kanpamentuetara (Aljeria) elikagaiak eramango ditu, saharar errefuxiatuek jasaten duen «elikadura krisi larria» arintzeko. Sahararen Aldeko Euskal Karabana Donostiatik Alacanterantz abiatuko da; Oranen, sahararrek hartuko dituzte kamioiak.
Errepideko bidea hasi arte, janari bilketan buru-belarri dabiltza boluntario ugari Gipuzkoa osoan, Kurtzebarri Eskolan ere produktu ezberdinen bilketa egin dute (arroza, lekaleak, pasta, hegaluzea oliotan,…), kanpaina honetan lagunduaz.
Honetaz aparte ere, marrazki lehiaketa bat egon da eta ikastetxe osoko ikasleek parte hartu dute, eta Kurtzebarriko ikasleak izan dira saritutako guztiak. Zurriolatik aterako den kamioi batek Naroa Fernandez de Arroyabe ikasleak egindako marrazkia eramango du grafitigile talde batek margotuta.
Kurtzebarri Eskolako kideak, errealitate hau gela barruetara eramatea pentsatu dute giza balioak landuaz.
Kanpaina hau ikastetxean aurrera eramatea positiboa izan da, hunkigarria, hainbat ikasle Sahararren esperientziak entzun ahal izan dutelako.