"ANIZTASUNA: SEXU ETA GENERO ABERASTASUNA" izeneko formakuntza saioa antolatu dute Kurtzebarri Eskolako Elkarbizitza Batzordeak eta GURABARRI guraso elkarteak. Azaroaren 15 ean izango da, arratsaldeko 17:30ean eta familia guztientzako zuzendua izango da.
Erabiliko den metodologia eta argudio sexologikoa taldearen beharrizan eta berezitasunetara egokituko dira. Berdindu Eskolak zerbitzuko profesionalek bideratuko dute.
Bertan, bi helburu nagusi lortu nahi dira:
- Sexu aniztasuna modu baikorrean lantzea.
- Tresnak eskaintzea seme - alaben sexualitatearen akonpainamenduan.
Familiek, beraien esperientziak, kezkak, iritziak edo iradokizunak eztabaidatzeko sekulako aukera izango dute.