"Liburuen altxorra" ardatz hartuta hauek topatzen arituko gara: zer irakurtzen dugu?, zertarako?, zer aurki genezake?… Gainera, 25 urte hauetan gure eskolara etorri diren idazleen inguruko erakusketa bat antolatuko da.
Honez gain, ostiralean, apirilaren 22an, Castillo Suarez etorriko zaigu eskolara eta 1. eta 5.mailako ikasleek berarekin solasalditxo bat izango dute.
Literatura topaketei bukaera emateko, apirilaren 28an, XXV. Irakur Maratoia egingo dugu. Ekintza honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.